LKS logo

Lege Oharra

Webgune honen jabea LKS, S.COOP. da, Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatua, GUI-326 folioan, 326 idazpenean, 4/91 zenbakian, 1991ko maiatzaren 8ko datarekin, IFZ zenbakia F20369153, eta sozietatearen helbidea Goiru kalea, 7-Garaia Parke teknologikoa-20500-Arrasate-Mondragon (Gipuzkoa), harremanetarako helbide elektronikoa info@selection.lksnext.com,eta telefonoa: 902 540 990.

Mesedez, irakurri arretaz baldintza orokor hauek; Webgunean sartzeak eta bertako edukiak eta zerbitzuak erabiltzeak esan nahi du erabateko eta erreserbarik gabeko atxikipena dagoela azaltzen diren baldintzei dagokienez. Erabiltzaileak erabakitzen badu indarrean dauden baldintzak ez onartzea, ez da Webgunean sartu behar eta/edo ez ditu hor eskuragarri dauden edukiak eta/edo zerbitzuak erabili behar.

BALDINTZEN XEDEA

Baldintza hauen xedea da lksnextselection.com domeinuko eta bere azpidomeinuetako eta azpidirektorioetako (hau da, Webgunea) web orrien sarbidea eta erabilera arautzea. Baldintza Orokor hauei dagokienez, hau hartuko da Webgunetzat:

  1. Pantailako interfazeen kanpo itxura («look and feel»), estatikoak zein dinamikoak izan.
  2. Pantailako interfazeetan nahiz nabigazio arbolan integratutako elementuak, horien artean daudelarik, azalpen gisa eta ez mugatzaile gisa, testuak, irudiak, interpretazioak, argazkiak, bideoak eta, oro har, edozein bitarteko edo euskarriren bidez adierazitako sorkuntza eta objektu guztiak, gaur egun ezagutzen direnak edo etorkizunean asmatzen direnak, jabetza intelektualaren edo industrialaren arloan indarrean dagoen ordenamendu juridikoak edo antzeko beste edozein sistema juridikok babesten dituenak («Edukiak»), eta erabiltzaileei eskain dakiekeen lineako zerbitzu edo baliabide oro (“Aplikazioak”).

LKS S.Coop.ek, aurrerantzean LKS Next, beretzat gordetzen du ahalmena, edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe, Webgunearen eta bertan txertatzen diren Eduki eta Zerbitzuen aurkezpena eta konfigurazioa aldatzeko. Erabiltzaileak badaki eta onartzen du LKS Nextek edozein unetan eten, desaktibatu eta/edo ezeztatu ditzakeela Webguneko Edukiak eta/edo Zerbitzuak.

EDUKI ETA ZERBITZUETARAKO SARBIDEA

Webgunean sartzeko, erabiltzaileak hau egin behar du:

  1. Sarerako sarbidea izan, zuzenean edo zeharka sartzeko dispositiboen bitartez.
  2. Sarera konektatzeko beharrezko ekipamendu eta sistema informatikoak izan, horien artean terminal egoki bat (ordenagailua, telefonoa, etab.) eta modema edo sartzeko antzeko beste gailu bat. Webguneko Eduki eta Zerbitzu jakin batzuetan ongi sartu, bistaratu edo inplementatzeko, daitekeena da erabiltzaileak deskargatu behar izatea ordenagailuko programa jakin batzuk edo beste elementu logiko batzuk. Instalazio hori erabiltzailearen kontu izango da, eta LKS Nextek baztertu egiten du hortik erator daitekeen erantzukizun oro. Erabiltzaileak bere gain hartzen du Webguneko Eduki eta/edo Zerbitzuetara ez sartzeko betebeharra LKS Nextek horietan sartzeko ematen duen pantailako interfazea ez den beste bitarteko batzuk erabiliz.

ERREGISTROA

LKS Nextek altarako formulario bat betetzeko eska dezake zenbait Eduki eta/edo Zerbitzutan sartzeko. Kasu horretan, erabiltzaileak eskatu zaion informazioa eman beharko du. Erregistratzeko prozesuari dagokionez, erabiltzaileak betebehar hau dauka: 1.bere nortasunari buruzko datu egiazkoak, zehatzak eta osoak ematea, eta 2.erregistroko datuak eguneratzea, egiazkoak, zehatzak eta osoak izaten jarrai dezaten. Erabiltzaileak ezin izango ditu aukeratu erabiltzaile izen edo pasahitz gisa, oro har, legearen edo onartutako moralaren eta ohitura onen eskakizunen aurkakoak diren hitzak eta/edo esamoldeak, eta, oro har, erabiltzaileak horiek erabiltzea baztertzen duen eskubideren bat duten hitzak eta/edo esamoldeak. Horretarako, erabiltzaileak ezingo ditu aukeratu hitz edo esamolde gaiztoak, iraingarriak, kalumniazkoak, berdinak, antzekoak edo inola ere bat datozenak beste batzuen ikur bereizgarriekin edo izen sozialekin, ezta ere hirugarren pertsonen izen, abizen, izen artistiko eta/edo izenordeekin bat datozenak. Erabiltzaileak edozein datu faltsu, zehaztugabe edo osatugabe ematen badu, edo LKS Nextek nahikoa arrazoi badu susmatzeko informazio hori faltsua, zehaztugabea edo osatugabea dela, edo legearen edo oro har onartutako moralaren eta ohitura onen eskakizunen aurkakoa dela, aurreko paragrafoan ezarritakoaren arabera, LKS Nextek eskubidea izango du erregistroa ezeztatzeko eta Webgunearen edo horko Edukien eta/edo Zerbitzuen oraingo edo etorkizuneko sarbidea eta erabilera ukatzeko. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du bere erabiltzaile izena eta pasahitza arduraz erabiltzeko, eta biak ere isilpean mantentzeko. Erabiltzailearen erantzukizun esklusiboa izango da bere erabiltzaile izenaren eta pasahitzaren konfidentzialtasuna gordetzea, eta bere gain hartuko du horiek erabiliz egiten edo gauzatzen den edozein jarduera. Erabiltzaileak une oro ezeztatu eta desaktibatu ahal izango du bere erregistroa, bere erabiltzaile izena eta pasahitza erabiliz. Erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen du LKS Nextek eskubidea duela erregistroak ezeztatzeko arrazoizkoa ez den aldi batean inaktibo badaude.

GUNEA ERABILTZEKO ARAUAK

Erabiltzaileak Webgunea eta horko Edukiak eta/edo Zerbitzuak arduraz eta zuzen erabiltzeko betebeharra du. Halaber, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du Webgunea honetarako ez erabiltzeko:

  1. legearen, moralaren, onartutako ohitura onen edo ezarritako ordena publikoaren aurkako jarduerak egiteko, eta
  2. legearen kontrako, debekatutako edo hirugarrenen eskubide eta interesen kalterako helburuekin edo ondorioekin, LKS Nextek uko egiten diolarik aurreko guztiaren ondorioz sor daitekeen edozein erantzukizuni.

Berariaz debekatuta dago erabiltzaileak hirugarrenei Webgunea erabiltzeko baimena ematea, osorik edo zati batean, edo Webguneko Edukiak eta/edo Zerbitzuak bere empresa jarduera gisa edo horren barruan sartzea. Berariaz debekatuta dago edozein baliabide tekniko, logiko edo teknologiko erabiltzea edo aplikatzea, baldin eta baliabide horien bidez erabiltzaileek, zuzenean edo zeharka, irabaziekin edo gabe, Eduki eta/edo Zerbitzuak edo Webgunea bera baimenik gabe ustiatzeagatik onura jaso badezakete.

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du LKS Nexten edo beste hirugarren batzuen ekipamendu eta sistema informatikoak edo telekomunikazio ekipamenduak eta horietan sartutako eta/edo biltegiratutako edukiak ez kaltetzeko, baliogabetzeko edo hondatzeko.

Erabiltzaileak ez ditu edukiak eta zerbitzuak erabiliko Webgunea kaltetu, deuseztatu, gainkargatu edo honda dezaketen moduan, ezta beste erabiltzaile batzuek Webgunea normaltasunez erabil edo goza dezaten eragotziko duen moduan ere. Erabiltzaileak ez ditu LKS Nexten ekipamenduak eta sistemak inola ere aldatuko, ezta aldatutako ekipamendu eta sistemen bertsioak erabiliko ere, Webgeko edozein Zerbitzu eta/edo Edukirako baimenik gabeko sarbidea lortzeko. Erabiltzailearen betebeharra da Webgunearen, zerbitzarien edo bertara konektatutako sareen sarbidea eta erabilera ez oztopatzea edo etetea, eta sareak konektatzeko politikaren eskakizunak, prozedurak eta erregulazioak betetzea.

WEBGUNEAREN EDUKIAK ETA ZERBITZUAK

Informazioa

  1. Erabiltzaileak badaki eta onartzen du LKS Nextari buruzko edozein datu, ekonomia eta finantza arlokoa, estrategikoa edo beste edozein motatakoa izan (aurrerantzean, «Informazio korporatiboa») informatzeko baino ez dela.
  2. Informazio Korporatiboa iturri fidagarrietatik hartu da, baina, Informazio hori ez dela okerra edo nahasgarria segurtatzeko zentzuzko arrazoiak hartu diren arren, LKS Nextek ez du baieztatzen edo bermatzen zuzena, osatua edo eguneratua denik, eta ez da informazio horretaz fidatu behar hala balitz bezala.
  3. Webgunean dagoen Informazio Korporatiboa ez da inolako gomendio edo aholkurik, eta hor dagoen ezer ez da oinarritzat hartu behar edonolako eragiketak egiteko edo erabakiak hartzeko.
  4. Webguneak LKS Nextetik kanpoko beste iturri batzuetatik lortutako informazioa edo edukiak izan ditzake, Webgunearen erabiltzaileek emandakoak barne. LKS Nextek ez du informazio eta/edo eduki horien ziurtasunari, osotasunari eta zehaztasunari buruzko inolako erantzukizunik bermatzen, ezta bere gain hartzen ere, elementu iraingarriak, laidogarriak edo legez kanpokoak dituzten kasuak barne.
  5. Nolanahi ere, eta aurrekoari kalterik egin gabe, hirugarrenek Webgunerako sarbide publikoa duten ataletara informazio eta/edo edukiak posta elektronikoz edo beste edozein bidetatik bidaltzeak berekin ekarriko du LKS Nextari lizentzia ez-esklusibo bat ematea, denboran mugarik gabea, mundo mailakoa eta doakoa, Webgunearen erabiltzailearen titulartasunpeko informazio edo eduki horiek erreproduzitzeko, biltegiratzeko, editatzeko, aldatzeko, argitaratzeko, datu baseetan sartzeko, jendaurrean jakinarazteko, transmititzeko, bistaratzeko, ordezkatzeko edo beste edozein modutan komertzialki ustiatzeko, osorik edo zati batean, edozein modutan edo edozein bitartekoren bidez. LKS Nextek beretzat gordetzen du, bere erabakiz, lehen aipatutako informazioak eta/edo edukiak editatzeko, baztertzeko edo ezabatzeko eskubidea. Hori guztia Datuen Babesari lotutako araudiaren arabera aplikatu beharreko mugak betez.
  6. Erabiltzaileak badaki eta onartzen du LKS Nextek Webgunean biltegiratzen edo hirugarrenen esku jartzen den informazioa gorde eta erakutsi dezakeela, betiere:
    • agintariek eta erakunde eskumendunek eskatzen badiote;
    • Baldintza Orokorrak eta/edo Baldintza Bereziak betearazteko beharrezkoa bada;
    • eskubideen bortxaketei edo urraketei buruzko erreklamazioei erantzuteko komenigarria edo beharrezkoa bada; edo
    • LKS Nexten, erabiltzaileen eta oro har jendearen interes legitimoak babesteko komenigarria edo beharrezkoa bada.

WEBGUNETIK KANPOKO EDUKIAK ETA ZERBITZUAK

Legeak berariaz kontrakoa adierazten ez badu, edo berariaz kontrakoa adierazten ez bada, erabiltzaileak berariaz aitortzen eta onartzen du LKS Nextek ez duela inolako bermerik ematen, ez espresuki ez inplizituki, Webguneari buruz, edo bertan sartzen diren Eduki eta Zerbitzuei buruz, horien artean egonik, azalpen gisa eta ez mugatzaile gisa:

Esteka ezartzeak ez du esan nahi nahitaez loturarik dagoenik LKS Nexten eta hura ezarri duen webgunearen jabearen artean, ezta LKS Nextek haren Edukiak edo Zerbitzuak onartzen eta onesten dituenik ere.

Berariaz kontrakoa adierazten ez bada, LKS Nextek ez ditu eskaintzen edo merkaturatzen, bere kabuz edo hirugarrenen bidez, estekatutako orrialdeetan eskuragarri dauden informazioa, Edukiak eta/edo Zerbitzuak, eta ez ditu aldez aurretik kontrolatzen, onartzen edo zaintzen, ezta bere egiten ere.

Erabiltzaileak, beraz, zuhurtzia areagotu behar du estekatutako orrietan dauden informazioa, edukiak eta zerbitzuak baloratzean eta erabiltzean. LKS Nextek ez duenez inolako kontrolik Webgunean txertatzen diren esteken bidez lotutako orrien gainean, erabiltzaileak badaki eta onartzen du LKS Nextek ez duela inolako erantzukizunik hartzen orri horietan erabiltzaileak eskura ditzakeen zerbitzuengatik edo horietan merkaturatzen den edozein produkturengatik.

BERMEAK ETA ERANTZUKIZUNA

Legeak berariaz kontrakoa adierazten ez badu, edo berariaz kontrakoa adierazten ez bada, erabiltzaileak berariaz aitortzen eta onartzen du LKS Nextek ez duela inolako bermerik ematen, ez espresuki ez inplizituki, Webguneari buruz, edo bertan sartzen diren Eduki eta Zerbitzuei buruz, horien artean egonik, azalpen gisa eta ez mugatzaile gisa:

  1. Webgunearen erabilgarritasuna eta funtzionamenduaren jarraitutasuna, eta, bereziki, baina ez modu esklusiboan, erabiltzaileek Webunea, Edukiak eta Zerbitzuak edo azpidomeinuak erabili ahal izatea.
  2. Webgunearen zein horko Zerbitzu eta/edo Edukien kalitate, interoperatibitate eta funtzionalitate mailak.
  3. Webgunerako eta horko Edukietarako eta/edo Zerbitzuetarako sarbidea etetea, kentzea edo deuseztatzea.
  4. Webgunea eta horko Zerbitzuak edo Edukiak egokitzea xede berezi baterako.
  5. Webgunean sartutako Edukien, Zerbitzuen, testuen, grafikoen, esteken edo beste edozein elementuren ziurtasuna, osotasuna, zehaztasuna eta/edo eguneratzea, baita Webgune honetara edo bertako edukietara sartzetik eta/edo erabiltzetik lor daitezkeen emaitzak ere.
  6. LKS Nextek berariaz baztertzen du Webgune honetako orrietan jasotako informazioan akatsa egoteagatik edo informazioa ez emateagatik sortutako edozein erantzukizun, baita Edukiak egiazkoak, zehatzak, zorrotzak, egokiak eta/edo eguneratuak ez izateagatik sortutakoa ere.
  7. Webgunearen bidez edo eskaintzen dituen zerbitzuen bidez biltegiratutako eta transmititutako datuetan baimenik gabe sartzea eta aldatzea.
  8. Sistema informatikoan (softwarea eta hardwarea) edo sistema informatikoan biltegiratutako dokumentu elektroniko eta fitxategietan aldaketak eragin ditzaketen edukietan birusik edo bestelako elementurik ez egotea. Erabiltzaileak badaki, eta bere borondatez onartzen du, Webgunea, Zerbitzuak eta Edukiak bere erantzukizunpean erabiltzen dituela, eta, beraz, arriskuak minimizatzeko beharrezkoak diren neurri guztiak hartuko ditu, birusaren aurkako prozedurak eta datuak berreskuratzeko prozedurak bermatzeko beharrezkoak diren segurtasun neurriak barne. Beraz, legeak berariaz kontrakoa ezartzen ez badu, eta soilik ezartzen duen neurriaren eta hedaduraren heinean, LKS Nextek ez du inolako erantzukizunik bermatzen eta ez du bere gain hartzen Webgunean edo bertan gehitzen diren Edukietan eta/edo Zerbitzuetan sartu eta erabiltzeari dagokionez.

EZINBESTEKO ARRAZOIAK

Aurrekoaren kalterik gabe, LKS Next ez da izango Webgunearen eta horko Edukien eta/edo Zerbitzuen sarbidean, funtzionamenduan eta eraginkortasunean gertatzen diren atzerapen edo akatsen erantzule, ezta horien etetearen, kentzearen edo funtzionamendu okerraren erantzule ere, baldin eta hondamendi naturalek eragindako matxurak badira, horien artan egonik lurrikarak, uholdeak, tximistak edo suteak, ezinbesteko arrazoiak, eta muturreko larrialdi egoerak, hala nola gerrak, operazio militarrak, iskanbila zibilak, grebak, itxiera patronalak edo bestelako ezinbesteko egoerak edo zorizko kausak.

DATU PERTSONALAK

Baldintza orokorrak

Zerbitzu eta/edo Eduki jakin batzuk erabiltzeko edo horietarako sarbidea izateko, LKS Nextek erabiltzaileei erregistro formulario batzuk betetzeko eskatu ahal izango die, datu pertsonal jakin batzuk nahitaez ematea eskatzen dutenak.

LKS Nextek konpromisoa hartzen du erabiltzailearen datu pertsonalak gai horretan indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera tratatzeko. Zehazki, konpromisoa hartzen du Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko 3/2018 Lege Organikoan, abenduaren 5ekoan, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan xedatutakoa aplikatzeko.

Atarian zure datu pertsonalek izango duten tratamenduari buruzko informazio gehiago izateko, jo Pribatutasun Politikara.

LKS Nextek nahitaez hartu beharreko segurtasun neurri tekniko eta antolakuntzakoak hartu ditu eta hartuko ditu, indarrean dagoen legeriak eta sektorean dauden kalitate estandarrek xedatutakoaren arabera, komunikazioen segurtasuna eta konfidentzialtasuna ahalik eta gehien bermatzeko.

Aurrekoaren kalterik gabe, erabiltzaileak badaki eta onartzen du Interneteko segurtasun neurriak ez direla menderaezinak. Interneten erabiltzen diren sareak ez dira seguruak eta bitarteko horren bidez bidalitako edozein informazio baimenik gabeko pertsonek intertzepta eta alda dezakete. Aurrekoa gorabehera, LKS Nextek ohartarazten du teknikaren gaur egungo egoerak ez duela bermatzen segurtasun sistemak ez urratzea edo komunikazioak ez bortxatzea, horiek edozein telekomunikazio sareren bitartez garraiatzen direnean. Horrenbestez, LKS Nextek ezin du bermatu Webgunearen eta Eduki eta/edo Zerbitzuen erabileraren pribatutasun eta segurtasun osoa, eta, bereziki, baimendu gabeko hirugarrenek ezin izatea jakin erabiltzaileek Webguneaz eta Eduki eta/edo Zerbitzuez egiten duten erabilera mota, baldintza, ezaugarri eta zirkunstantzien berri.

JABETZA INTELEKTUALEKO ETA INDUSTRIALEKO ESKUBIDEAK ETA BESTE ESKUBIDE BATZUK

Aplikatu beharreko legedia

Webgune hau eta bertan integratzen diren Edukiak eta elementuak LKS Nexten jabetzakoak dira, eta Espainiako Estatuko jabetza intelektual eta industrialari buruzko legeek eta aplikatu beharreko nazioarteko Itun eta Hitzarmenek babesten dituzte, inolako mugarik gabe.

Jabetza

LKS Next da jabetza eskubide guztien titular esklusiboa: intelektuala, industriala eta Webgunean sar daitekeen beste edozein; halaber, Webgunean sartzen diren bere jabetzako Eduki, Zerbitzu edo elementu guztien gaineko eskubide guztiak erreserbatuta geratzen dira, horien artean egonik, azalpen gisa eta ez mugatzaile gisa:

  1. Webgunea osatzen duten web orrien itxura bisuala, irudi grafikoa eta bestelako estimulu sentsorialak osatzen dituzten elementuak;
  2. nabigazioaren arkitektura;
  3. webguneen iturburu kodeak;
  4. argazkiak;
  5. grabazioak;
  6. dokumentuak edo argitalpenak;
  7. Intraneta
  8. teckologia,
  9. logotipoak eta
  10. ikur bereizgarriak.

Horri guztiari, aurrerantzean, «Jabetza» esango zaio.

Hirugarrenen jabetza

Erabiltzaileak badaki eta onartzen du Webgunean hirugarrenen jabetzako Edukiak eta Zerbitzuak daudela eskuragarri, eta haien eskubideak jabetza intelektualaren, industrialaren, irudiaren merkataritza eta publizitate balioaren ustiapen eskubideen eta antzeko beste eskubide batzuen arloan aplikatu beharreko legeriak babesten dituela, kasuan kasu.

Eskubideak erreserbatzea

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du ez kentzeko, ezabatzeko, aldatzeko, manipulatzeko edo inola ere aldatzeko LKS Nextek edo eskubideen legezko titularrek jabetza intelektualaren edo industrialaren arloan beren jabetzetan sartzen dituzten ohar, legenda, adierazpen edo sinboloak (adibidez, copyright, ©, ® eta ™, etab.).

JABETZAREN GAINEKO LIZENTZIAK

Erabiltzaileak onartzen du Baldintza Orokor hauen arabera LKS Nextek ez diola lagatzen edo transferitzen erabiltzaileari bere jabetzaren gaineko eskubiderik. LKS Nextek soilik Baldintza hauetan adierazitako terminoen arabera ematen dio baimena erabiltzaileari horietan sartzeko eta erabiltzeko. LKS Nextek baimena ematen die erabiltzaileei Webgunean sartu eta nabigatzeko, bertan sartzen diren Zerbitzuak erabiltzeko eta Edukiak bistaratzeko. Erabiltzaileek ez dute baimenik, erabilera komertziala dakarten jarduerak egiteko bada, Webunea, bertako orriak, edukiak edo hura osatzen duten elementuak kopiatzeko, banatzeko (mezu elektronikoak eta Internet barne), transmititzeko, komunikatzeko, aldatzeko, eraldatzeko, lagatzeko edo beste edozein modutan hedatzeko, ez partzialki ez osorik, ustiatzeko eskubideen legezko titularrak idatziz emandako berariazko baimenik jaso gabe.

Edukien eta/edo Zerbitzuen sarbidea, bistaratzea eta, hala badagokio, deskarga, betiere, helburu pertsonalekin eta ez komertzialekin egingo da. LKS Nextek jabetzaren gaineko eskubide guztiak beretzat gordetzen ditu, horien gaineko jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztiak barne, azalpen gisa eta ez mugatzaile gisa. LKS Nextek ez dio erabiltzaileari beste lizentziarik edo erabilera baimenik ematen bere Jabetzaren gainean klausula honetan berariaz zehazten dena ez bada.

ESTEKEN LIZENTZIA

Webgune baten eta Webgune honen artean estekak ezartzeko edo bestelakorik ezartzeko asmorik badago, LKS Nexten berariazko baimen idatzia beharko da.

LIZENTZIAK AMAITZEA

LKS Nextek eskubidea du edozein unetan eta edozein arrazoirengatik Baldintza Orokor hauen arabera emandako lizentziak amaitzeko edo aldatzeko. Horren kalterik gabe, LKS Nextek legezko ekintzak abiarazi ahal izango ditu erabiltzailearen edozein erabileraren aurka, baldin eta:

  1. hemen zehaztutako terminoen eta baldintzen araberakoa ez bada;
  2. LKS Nexten edo beste edozein hirugarren titular legitimoren jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak edo antzekoak urratzen edo hausten baditu; edo
  3. aplikatu beharreko edozein araudi urratzen badu.

Erabiltzaileak LKS Nexten edozein jabetza berehala aldatu edo kendu beharko du bere webgunetik, edo Webgunerako edozein esteka kendu, LKS Nextek hala eskatzen dionean.

ARAU HAUSTEAK JAKINARAZTEKO PROZEDURA

Edozein erabiltzaileren edo hirugarrenen iritziz egitate edo zirkunstantziek erakusten badute edozein eduki eta/edo zerbitzu erabiltzea legez kontrakoa dela, edo Webgunean sartutako web orrietan edo emandako zerbitzuen bidez zilegi ez den edozein jarduera egiten dela, LKS Nextekin harremanetan jarri ahal izango da goian adierazitako helbide sozialean, eta honako informazio hau emango du:

  1. Erreklamatzailearen izena, abizenak, nortasun agiri nazionala, helbidea, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa, baita ere, hala badagokio, ustez urratutako eskubideen titularraren sinadura ere, edo, hala badagokio, haren izenean eta haren ordez jarduteko baimena duen pertsonarena.
  2. Ustezko legez kontrako jarduera zehaztea, eta, bereziki, ustez jabetza intelektual edo industrialeko eskubideak urratzen direnean, babestutako edukien eta horien kokapen zehatzaren deskribapen zehatza egitea.

BALDINTZA OROKORREN INDARRALDIA ETA ALDAKETA

Webgunean sartzetik eta erabiltzetik eratorritako harreman juridikoak, baita bertan sartutako eduki eta zerbitzuetatik eratorritakoak ere, iraupen mugagabea du. Halaber, edozein alderdik amaitutzat eman edo eten ahal izango du kontratu-harreman hau, bere kabuz, edozein unetan eta horretarako duen borondateaz besteko arrazoirik gabe. Aurrekoa gorabehera, zerrenda hori berehala amaitutzat joko da LKS Nextek Baldintza Orokor berriak argitaratzen dituenean. Webgunean sartzeak eta erabiltzeak berekin ekarriko du baldintza berriei erabat atxikitzea eta onartzea, eta, ondorioz, harreman juridiko berri bati ekitea. LKS Nextek beretzat gordetzen du edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi gabe Baldintza Orokor hauek aldatzeko ahalmena.

HIRUGARRENEI LAGATZEA

Erabiltzaileak ezingo ditu Baldintza Orokor hauetan ezarritako eskubideak eta betebeharrak hirugarrenen alde laga, transferitu, kargatu edo subrogatu. LKS Nextek hirugarren alderdien alde laga, transferitu, kargatu edo subrogatu ahal izango ditu, osorik edo zati batean, hemen azaldutako kontratu harremanaren arabera bere gain hartutako eskubide eta betebeharrak, baita edozein hirugarren alderdiri eman diezaiokeen kontratu posizioa ere, eta klausula honen bidez ulertuko da erabiltzaileak horretarako behar besteko baimena ematen duela.

APLIKATU BEHARREKO LEGEDIA ETA JURISDIKZIO ESKUDUNA

Webgunea LKS Nextek operatzen eta kontrolatzen du Espainian dituen bulegoetatik. Ondorioz, informazioa eskuratzetik eta/edo erabiltzetik erator daitezkeen gai guztiak Espainiako legeriaren arabera araututa eta interpretatuta daudela ulertuko da. Erabiltzaileak egoitza Espainiatik kanpo badu, LKS Next eta erabiltzailea, beste edozein foruri berariaz uko eginda, epaitegi eta auzitegi eskudunen menpe jartzen dira.

JAKINARAZPENAK

Kontrakorik adierazi ezean, Baldintza Orokor hauetan xedatutakoaren arabera beharrezkoak diren jakinarazpen, errekerimendu, akordio, adostasun, onarpen, onespen edo komunikazio guztiak, edo, modu batera edo bestera, horiei lotuta daudenak, idatziz jaso beharko dira, eta LKS Nextera bidali, posta bidez, konpainiaren helbide sozialera.